Altza Kultur Etxea 1998an ireki zen
Casares Kultur Etxeak Altzan zuen jarduera kulturala osatzeko asmotan.
Larratxo gaineko aldean dago eta bertako areto nagusian kontzertuak,
antzerki emanaldiak, dantza ikastaroak eta bestelako jarduerak antolatzen
dira.
Bere programaziotik musika agenda azpimarratu behar da, bertako
talde askoren eskenatoki bihurtzen baita.
Programazio hau osatzeko erakusketak, konferentziak, Emakumea-ren
Astea, musika eta antzerki ikastaroak nahiz beste hainbat jarduera
daude.
Era berean, areto hau talde ezberdinei uzten zaie antzerki, dantza,
danborrada eta abarretako entseguak egin ditzaten.
|