Kultur Etxe hau XVIII. Mendeko Casares
oinetxean dago kokatua eta Altzako Donostia Kulturako ekintza kulturalen
programaz arduratzen da.
Kultur Etxe hau dagoen elkarte kopuru handiagatik eta bertako historiaren
garrantziagatik da aipagarria.
Zentzu honetan, aipatzekoa da Tokiko Bildumak eskainitako zerbitzua,
Altza historikoarekin lotuta dauden dokumentu guztiak bildu eta
aztertzen baitira.
Kultur Etxeek eskaintzen dituzten zerbitzuez gain: biblioteka,
ikastaroak, aretoak, Kzgunea, bereziagoak diren beste batzuk eskaintzen
ditu, zeramika tailerra eta irrati tailerra adibidez; azken hau
Kultur Etxe honen espezializazioa da.
|