Egia Kultur Etxeko espezializazioa arte eszenikoak dira. Gai
hau bera erakustea, bertan trebatzea eta sentsibilizatzea dira
proiektuaren hiru ardatzak eta helburua, berriz, espazio berriak
irekitzea; espazio honetan hizkuntza eszeniko berriek eta estetika
artistiko berritzaileenek gazte jendea arte eszenikoen mundura
gonbidatu eta hurbilaraziko dute.
Gazteszenako musika programak estilo ezberdinak ditu eta dantza
eta antzerkian garaikideenak diren proposamenen aldeko apustu
garbi bat egiten du. Era berean, zentroak entsegu aretoak eta
tailerrak eskaintzen ditu, baita dantzarako sentsibilizazio programa
bat ere.
Egia Kultur Etxeak arte eszenikoak garatu ahal izateko duen ideiarik
nagusiena interesatuak dauden pertsona edo kolektibo guztiei espezializazioa
hurbildu eta trukerako, formaziorako eta topagunerako espazioak
sortzea da.
Gehiago:
Programazioa
Gazteszena
[Fitxa
teknikoa ikusi]
Entsegu aretoak
[Baldintzak]
DJ tailerra
Programak:
Gaztemaniak
Elektronikaldia
Udazkenean folk
Dantzaz
TAE
Ikastaroak:
- Jazz dantza
- Dantza afrobrasildarrak I eta II
- Areto dantzak
- DJak
- Perkusioa
Kontsulta ezazu eskaintza osoa :