Kultur Etxe hau Urumea ibaiertzean
dago kokatuta eta bere jarduera kulturala Loiola, Txomin Enea eta
Martutenera zabaltzen du.
Antzina garbitegia zena handitu ondoren 1987. urtean ireki zuten
Kultur Etxea eta aurki instalazioak berritzea aurreikusten da.
Etxearen kokalekuak, hots, Urumea ibaiaren ondoan, eta elkarteekin
duen harremana nahiz hauekin batera egiten dituen ekimenek garrantzi
handia dute Kultur Etxearen jarduera kulturaletan. Urumea ibaia
beraren, folklorearen, memoria historikoaren, musika sakratuaren
nahiz organo musikaren eta abarren topagunea da.
|