XVI. mendean Okendo jeneralak eraikitako
eraikin historiko hau 1987. urtean bihurtu zen Kultur Etxe. Ordutik
hona etxe honek handitze izugarri bat izan eta 2004. urtean zerbitzu
eta espazio berriak jarri ziren martxan.
Gros auzoko bizitza kultur eragile nagusiena da eta
aipatzekoak dira eskaintzen duen ordutegi zabala eta haurrentzat,
gazte nahiz helduentzat espazio ezberdinduak izatea.
Kokaleku bikaina du, hondartza ondoan, horrela, Kursaalaren eta
Zurriolako pasealeku ondoan, Donostiako turismo gunearen barne dago
eta Kultur Etxerik kosmopolitena da. |