castellano
harremanetan jarri
Kultur etxeak
Jarduerak
Ikastaroak
Espezializazioa
Lankidetzak
Donostiako Udala - Ayuntamiento de San Sebastián Donostia Kultura

Kultur Etxeek hiritarren beharrei erantzun eta auzo bakoitzeko behar kultural eta sozialei, espezializazio bakoitzari eta adin ezberdinetako hiritarrei egokitzen zaien zerbitzu aukera zabal bat eskaintzen dute.

Informazioa, aholkularitza eta erregistroa
Liburutegi zerbitzuak
Areto eta espazioak
Ikasgela
Haurtxoko. Adinak: 6-12 urte
Gazteleku. Adinak: 13 - 17 urte
Plus 55
e-donostia
Kz-gunea
Argazkigintza laborategia
DJ tailerra
Irrati tailerra
Bideo-konferentzia
Bideo tailerra
Biltegia
 

Informazioa, aholkularitza eta erregistroa

- Auzoko eta hiriko jarduera eta baliabide kulturalei buruzko informazioa.
- Kultur aholkularitza, elkartegintza, proposamenak jaso, etab.
- Udal erregistroa.

Casares, Egia, Ernest Lluch, Larrotxene, Loiola, Lugaritz eta Okendo Kultur Etxeetan.


Igo

Liburutegia

Bibliotekako dokumentuen informazioa, kontsulta eta mailegua.

Mailegua [Baldintzak ikusi]
[On-line katalogoa ikusi]

Beste zerbitzu batzuk

- Haurtxoteka. Sei urte bitarteko haurrak, pertsona heldu batek lagunduta, irakurtzen hasteko gunea.
- Haurren gunea. 6 eta 12 urte arteko haurrentzat. CD-Rom, DVDak eta Interneta erabiltzeko aukera.
- Hemeroteka. Eguneko prentsa eta publikazioak.
- Bideoteka. DVDak eta VHSak ikusteko aukera.
- Infoteka. Interneterako sarbidea, CD-Romak kontsultatzeko aukera eta ofimatika.
- Fonoteka. CDak gelan entzuteko aukera.

Casares, Egia, Ernest Lluch, Larrotxene, Loiola, Lugaritz, Okendo eta Larratxoko haurrentzako liburutegietan.

Igo

Areto eta espazioak

Elkarteek, entitate publiko nahiz pribatuek eta hiritarrek Kultur Etxeetako instalazio, baliabide eta guneak erabil ditzakete euren jarduerak burutzeko.

Areto nagusia
Areto balioanitza
Areto handia
Areto txikia
Espazio eszenikoak
Musikagela. Entsegu aretoak.
Entsegu aretoak. Antzerkia
Erakusketa aretoak

Areto nagusia
- Ernest Lluch. [Fitxa teknikoa ikusi]
- Okendo. [Fitxa teknikoa ikusi]
- Egia. [Fitxa teknikoa ikusi]
- Loiola. [Fitxa teknikoa ikusi]

Areto balioanitza
- Altza. Ekitaldi desberdinak biltzen dituen espazio eszenikoa. Ficha técnica. [Fitxa teknikoa ikusi]

Areto handia
- Casares. [Fitxa teknikoa ikusi]
- Intxaurrondo Berri. [Fitxa teknikoa ikusi]
- Larrotxene. [Fitxa teknikoa ikusi]

Areto txikia
- Egia. Bost lantegi balioanitz gehienez 50 pertsonentzako edukierakin.
- Ernest Lluch. Zazpi areto hamar eta hogeita hamar pertsonentzako.
- Intxaurrondo Berri. 15 lagunentzako edukiera duen tailerra
- Larrotxene. Hiru lantegi. Edukiera 15, 35 eta 45 lagun
- Loiola. Hogei lagunentzako lekua duen bilera gela
- Lugaritz. - Dos salas con capacidad para 15 personas y un salón ....................de actos con capacidad para 35 personas.
..................- Antiguo mercado: sala polivalente, capacidad 100 ....................personas.
- Okendo. Hiru tailer 15 lagunentzako eta 30entzako lantegi bat

Espazio eszenikoak
- Egia. Gasteszena. [Fitxa teknikoa ikusi]
- Lugaritz. Teatro. [Fitxa teknikoa ikusi]

Musikagela. Entsegu aretoak
- Egia. 20 m2tako zortzi areto hotsgabetutak. [Baldintzak ikusi]

Entsegu aretoak. Antzerkia
- Lugaritz. Eszenatoki txiki bat (8x7 m. ingurukoa) duen aretoa, 15 lagunentzako.

Erakusketa aretoak
- Egia. [Fitxa teknikoa ikusi]
- Ernest Lluch. [Fitxa teknikoa ikusi]
- Lugaritz. [Fitxa teknikoa ikusi]
- Okendo. [Fitxa teknikoa ikusi]
- Larrotxene. [Fitxa teknikoa ikusi]

Areto eta espazioen lagapena. [Baldintzak ikusi]
Areto eta espazioen alokairua. [Salneurri publikoak begiratu]
Areto eta espazioen eskaera. [Eskabide orria]


Igo

Ikasgela

Ikasteko leku lasai eta isila. Egiako Kultur Etxean beti dago gela bat erabilgarri eta azterketa garaian baita Ernest Lluch Kultur Etxean ere.

Egia eta Ernest Lluch Kultur Etxeetan.
Igo

Haurtxoko. Adinak: 6-12 urte

Ludotekak eta jarduera eta tailer programek osatzen dute haurren txokoaren agenda. Ikasi, elkar ezagutu eta ongi pasatzeko leku bat.


Ernest Lluch eta Okendo Kultur Etxeetan
Igo

Gazteleku. Adinak: 13 - 17 urte

Gazteen topagunea. Elkartu eta jarduera aukera zabal batean parte hartzeko lekua (mahai-jokoak, ikus-entzunezkoak, play station…) dinamizazio zerbitzu baten laguntzarekin.

Egia, Ernest Lluch eta Okendo Kultur Etxeetan
Igo

Plus 55

55 urte baino gehiagoko pertsonei zuzentzen zaio eta aisialdi eta denbora librerako jarduerak egiten ditu: bisita gidatuak Kultur Etxe bertara, programatutako erakusketetara, ibilaldiak hirian, heziketa zikloak, hitzaldiak eta adineko pertsonek proposatutako jarduerak.

Casares, Ernest Lluch, Lugaritz eta Okendo Kultur Etxeetan
Igo

e-donostia

Udalak bultzatutako ekimen honek hiritarrek teknologia berriak eskura izatea eta hauek erabiltzea du helburu. Interneterako sarbidea errazteaz gain, zentroek adin guztietarako ikastaro eta jarduera programa zabal bat eskaintzen dute.

Informazio gehiago: www.edonostia.net

Larrotxene eta Loiola Kultur Etxeetan

Igo

Kz-gunea

Eusko Jaurlaritzaren “Konekta zaitez” programaren barnean dago eta honen helburua teknologia berriak sustatzea, hauetarako sarbidea erraztea eta hiritarrek erabiltzea da.

Informazio gehiago: www.kzgunea.net

Casares, Egia, Ernest Lluch, Lugaritz eta Okendo Kultur Etxeetan

Igo

Argazkigintza laborategia

Errebelatu, handitu eta argazki zuri-beltzak manipulatzeko beharrezkoak diren elementuak dituen gunea.

Egia Kultur Etxean
Igo

DJ tailerra

Bi Disc Jockey ekipo dituen areto intsonorizatua, cd-ak eta binilozko diskak jartzeko aukera.

Egia Kultur Etxean
Igo

Irrati tailerra

Casares Irratia 107.4 FM-k dituen instalazioak erabili eta zure programa propioa egin eta emateko aukera duzu

www.radiocasares.com ezagutu

Casares Kultur Etxean
Igo

Bideo-konferentzia

Hitzaldiak, konferentziak, laneko bilerak… une horretan bertan eta muga geografikorik gabe. Interneta da bitartekoa eta Donostia Kulturak eskaintzen ditu pertsonak, proiektuak eta ideiak hurbiltzeko beharrezkoak diren instalazioak eta ekipamendua.

Larrotxene eta Loiola Kultur Etxeetan
Igo

Bideo tailerra

Larrotxeneko bideo tailerrak ikus entzunezko proiektuak aurrera emateko aukera eskaintzen du. Horretarako, Kultur Etxeak grabaketarako eta ediziorako ekipoak utzi eta aholkularitza teknikoa nahiz gidoiari buruzko aholkuak eskaintzen ditu.

Larrotxene Kultur Etxean
Igo

Biltegia

Elkarteen eskura dagoen espazioa, bertan euren materiala bil dezaten.

Altza Kultur Etxean
Igo
 
Donostia Kultura
Konstituzio Plaza, 1
20003 Donostia-San Sebastián
Telef: 943 481 150 - Fax: 943 481 190
 Kultura_Komunikazioa@donostia.org 
 
Donostiako Kultur Etxean Sarea
Altza K.E.
Casares K.E.
Egia K.E.
Ernest Lluch K.E.
Intxaurrondo Berri K.E.
Larrotxene K.E.
Loiola K.E.
Lugaritz K.E.
Okendo K.E.
Kultur ekintzen zerbitzua
ESKA EZAZU ZUREA