Bi txartel hauek pertsonalak eta eskualdagaitzak dira
eta titularrak berehala sinatu behar ditu.
Biek ere erabiltzaileari Patronatuaren jarduera kultural eta aisialdirako
jardueretan sartzea errazten diote.
Donostia Kultura Txartela galtzea edo helbide-aldaketa
Txartela galdu edo helbidez aldatzen baldin baduzu, deitu
943 48 11 50 telefonora edo bidali e-mail bat kultura_komunikazioa@donostia.org
helbidera. Egunero ikusten ditugu gure e-mailak, horrela zerbitzu
hobea eskaintzeko.
Donostia Kultura-kutxa txartela galtzea
Jakinarazi txartela galdu duzula Kutxari ahalik eta azkarren honako
telefono hauetan: 943 001 411 edo 901 111
411
GARRANTZITSUA:
Gizarteko Zerbitzuen eta Komertzio Elektronikoaren Legeari eta indarrean
dagoen 15 13/12/1999 Lege Organiko espainiarrari, Datuen Babesari
buruzkoari jarraiki, jakinarazten dizugu zure posta helbidea gure
datu basean dagoela. Mezu hauekin DKren helburu bakarra jarduera
artistiko/kulturalen berri ematea da eta bere datu fitxategia ez
du beste enpresa, kolektibo, entitate, erakunde eta abarri ez saldu
ezta hauekin elkar banatu ere egingo.
Gure mezuak jasotzen jarraitu nahi ez baduzu edo zure datuak aldatu
nahi baldin badituzu, mesedez erantzun mezu honi gaian honako hau
jarriz: BAJA edo ALDATU.
Abantailak
-
Abantailak Jazzaldirako, Donostiako Zinemaldirako eta Musika Hamabostaldirako.
-EHUko ikasleek aukera askeko kredituak lortuko dituzte Kultur Etxeetako ikastaroetako batean matrikulatzen baldin badira.
-Zozketak astero eta promozio bereziak.
Zerbitzuak
-Doako mailegu zerbitzua udal biblioteka sare osoan (liburuak, CDak, bideoak...)
-Hileko agenda e-mail bitartez edo betiko posta moduz jasotzea; Gipuzkoara mugatzen da.
Deskontuak eta bekak
- %50eko deskontuak zenbait ikuskizunen estreinaldietan ( ikusi programazioa ).
- Prezio txikiagoa sarreretan, gutxienez %10eko deskontua leihatilan hartutako sarreretan (antzerkia, dantza, musika, zinea...)
- Prezio txikiagoa sarreretan, gutxienez %10eko deskontua, Donostiako Zinemaldian eta Jazzaldian.
- Era berean, gutxienez %10eko deskontua ikastaroetan, DKren publikazioetan.
- EHUko udako ikastaroak: gure bazkideentzat ikastaroaren prezioaren %50eko beka eta baita neguko ikastaroetako matrikulazioetarako deskontuak ere.
Gainera
Donostia Kultura – Kutxa txartelarekin
Donostia Kulturaren bazkidearen berezko abantailei, Donostia Kultura Kutxak beste hauek gehitzen dizkio .
- Prezioaren murrizte hau finantza-erakunde honen salmenta sare guztian erosiz gero lor daiteke: Servikutxa, Telekutxa eta www.kutxa.net helbidean; nahi diren sarrera guztiei aplikatuko zaie.
-
Gonbidapen bikoitza bazkide berri bakoitzarentzat, astelehen eta ostiral bitartean (jaietan ez) Donostia Kulturak bere antzokietan antolatutako dantza edo antzerki ikuskizun baterako. Eskaintza hau indarrean izango da txartela jaso eta hurrengo hilabetearen bukaera arte, eta funtzio bakoitzean horretarako dauden sarreren araberakoa izango da.
- %50eko deskontuak ikuskizunen estreinaldi zenbaitetan ( ikusi programazioa) gure edozein Zentrotan, bai leihatilan bai eta Servikutxa, Telekutxa nahiz www.kutxa.net helbidean ere.
- Txartela dendetan edozein ordainketa egiteko erabil daiteke, edozein MasterCard txartelekin egiten den bezala.
- Abantailak Zientziaren museoan edo Kutxaespazioan…etab
.
|