Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema Zinema eta biktimologia I. zikloa

2024 maiatzak 23 • 19:00

Intxaurrondo K.E.

Hizkuntza: gaztelania
111 minutu

Gonbidapenen erreserba: Maiatzak 23 • 11:30

Acusados filmaren irudia

Oharra

Gonbidapenak egunean bertan jaso ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko lehiatiletan, egunean bertan 11:30etatik aurrera. Baita Intxaurrondo Kultur Etxeko lehiatilan ere, ekitaldia baino ordubete lehenago. Gehienez, lau gonbidapen pertsonako.

Zuzendaria: Jonathan Kaplan. AEB.

Acusados filmaren proiekzioa eta, ondoren, biktimizazio judiziala gaia duen solasaldia Gregoria Mendiguren psikologoarekin.

Sarah Tobias neska sexi gazte bat da, gau giroan taberna batean mutil batzuk ezagutzen dituena. Haiekin edan eta dantzatu ondoren, behin eta berriz erasotzen eta bortxatzen dute, tabernako jendeak algaraka animatzen dituen bitartean. Sarah-k, umiliatuta eta etsita, poliziarengana jotzen du, baina inork ez dio sinesten, bortxaketa berak eragin duela uste dute. Katherine Murphy fiskalaren laguntzaileak soilik sinetsiko du bere testigantza.

Informazio gehiago: Zinema eta biktimologia zikloaren albistea.

Antolatzailea

Euskal Biktimologia Sozietatea, Donostia Kultura

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...