Web mapa
Hizkuntzak

Matrikulazioa 2023-2024

Euskarazko ikastaroak:

  • 2023ko irailaren 4tik 14ra. Matrikulazioa 4an hasiko da, 10:00etatik aurrera.
  • Urte osoko ikastaroetan zein lauhilekoetan eman ahalko da izena. Euskarazko lauhileko ikastaro gehienak  ikasturteko lehen lauhilekoan izango dira.
  • Euskarazko ikastaroetan taldea osatzen ez bada, izena eman dutenei irailaren 15 edo 16an jakinaraziko zaie e-mail edo SMS bidez. Era horretan, nahi izanez gero, gaztelerazko ikastaroetan izena emateko aukera izan dezaten.

Gaztelaniazko ikastaroak:

  • 2023ko irailaren 18an hasiko da matrikulazioa, 16:00etatik aurrera, eta urriaren 1ean bukatuko da.
  • Gutxieneko ikasle kopurua lortu duten baina bete ez diren euskarazko ikastaroetan izena emateko aukerak zabalik jarraituko du irailaren 18tik aurrera.
  • Bigarren lauhileko ikastaroetan (2024ko otsailetik ekainera) matrikulazio epea urtarrilaren 31n bukatuko da.
Kontsultatu irizpideak

Belarriprest ikastaroak:

Zenbait ikastaro Belarriprest ereduan eskainiko dira. Belarriprest ikurra duten ikastaroetan ikasleei euskaraz mintzatzeko gonbitea egiten zaie, euskara maila apala izan arren, betiere babes giroan. Ikasle eta irakasleek euskaraz aritzeko eta elkar laguntzeko konpromisoa hartuko dute.

Non eta nola matrikula naiteke?

Online:

  • Identifikazio modua: NAN + Jaiotze data
Online matrikulazioak

Presentziala:

  • Edozein kultur etxeetan, ikastaroa zein kultur etxeetan egingo den kontutan hartu gabe.
  • Irailaren 4, 5 eta 6an udako ordutegia izango dute kultur etxeek; eta Aiete, Egia, Intxaurrondo, Larrotxene, Larratxo eta Lugaritz Kultur Etxeak soilik goizez egongo dira irekita (10:00-14:00).
  • Ezinbestekoa da identifikatzeko dokumentua edo kopia aurkeztea (NAN, pasaportea, gidabaimena).
Helbideak eta kontaktua

Nola ordain dezaket matrikula?

Banku txartel bidez

  • Bai online, bai kultur etxeetan.
  • Ordainketa matrikulatzeko unean egingo da, eta 2 ordu (120 minutu) izango dituzu ordainketa egiteko, ikastaroan matrikula egiten hasten zaren unetik aurrera. Arazorik izanez gero, jarri harremanetan ikastaroa emango den kultur etxearekin.

Banku transferentzia bidez

  • Kultur etxeetan aurrez aurre matrikula egitean bakarrik erabili ahal izango da sistema hau.
  • Izen ematea egiten den unean adieraziko zaio erabiltzaileari kontu korronte zenbakia.
  • Matrikulazioa baieztatzeko, diru sarreraren egiaztagiria aurkeztu beharko duzu 24 orduko epean; bestela, izen ematea baliogabetu egingo da.

2 ordu (120 minutu) izango dituzu ikastaroan matrikula ordaintzeko, matrikulazio prozesua hasten duzunetik. Arazorik izanez gero, jarri harremanetan ikastaroa eskainiko den kultur etxearekin.

Tapizgintzako ikastaro batean parte hartu duten emakumeak

Tapizgintzako ikastaro batean parte hartu duten emakumeak.

Argazkigintza ikastaroa, pertsonak kamera ikusten

Argazkigintza ikastaroa, pertsonak kamera ikusten.

Ikasturtea

Eskola garai orokorra urritik ekainera bitartekoa da (urtero jakinaraziko dira data zehatzak). Ikastaro bakoitzari dagokion eguna ikastaroari buruzko informazio zehatzean jakinaraziko da. Oporraldietan eta jaiegunetan ez da klaserik izango.