Web mapa
Hizkuntzak

San Telmo Museoak bere webgunean Disko formako hilarrien inbentarioa Gipuzkoan, 2021 argitaratu du, Luis del Barrio Bazacok egindako ikerketa baten emaitza. Bertan, oso bisualak diren fitxen bidez, Gipuzkoan aurkitutako disko formako 77 hilarri biltzen eta dokumentatzen dira, guztiak lehen milurtekoaren amaieratik gaur egunera arte datatuak. Argitalpen hau Gipuzkoako Foru Aldundiak aurretik burututako lan bat du abiapuntu. Orain, lan hori eguneratu, diseinatu eta webgunean argitaratu da, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz.

Hilarri bat

Disko formako hilarrien inbentarioa Gipuzkoan, 2021, Lurrailan SLko Luis del Barrio Bazacok egindako tokian tokiko ikerketa baten emaitza da. Aurreko ikerketetan inbentariatutako 64 hilarri fisikoki dokumentatu eta karakterizatu dira eta XX. eta XXI. mendeetako 11 pieza berri erantsi dira, 2015 eta 2021 artean aztertuak. Egun bi piezak desagertuta bezala jarraitzen badute ere, lanean dokumentaturik azaltzen dira. Gainera kanpoko jatorria duten 4 pieza barne hartu dira, nafarrak batik bat, duela urte batzuk Gipuzkoara ekarritakoak, eta askok bertakotzat dituztenak.

Lanak Gordailua Gipuzkoako Ondare Bildumen Foru Zentroaren eta San Telmo Museoaren lagundutza jaso du. Horrez gain, San Telmo Museoa arduratu da inbentarioa diseinatzeaz eta argitaratzeaz.

Jende guztiarentzat kontsulta arina bermatzen duelarik, bere 160 orrialdeetan zehar, Gipuzkoako mapa bat eskaintzen du, harrizko hilobi monumentu horiek dauden udalerri eta kokaguneekin, egungo argazkiekin, deskribapenarekin eta fitxa teknikoarekin. Museoak katalogo berri bat proposatu nahi du, bisualagoa, eskuragarriagoa eta eguneratuagoa gizarte eta ikertzaile guztientzat, ekarpen berriei irekitako iturri zein oinarri gisa.

Argitalpen honen inguruko jarduerak:

  • Katalogoaren aurkezpen hitzaldia: Paradigmas del Pasado, Luis del Barrio. Maiatzak 7, asteartea, 19:00.
  • Familientzako artista tailerra: Hilarriak, Manu Muniategiandikoetxea. Maiatzak 11, larunbata, 17:00.