Web mapa
Hizkuntzak
Arte plastikoak eta eskulanak

2024 maiatzak 11

Larunbata

17:00

San Telmo Museoa

5 €

Euskara / Haurrak

Matrikulatu Matrikulazio azken eguna: 2024 maiatzak 11 • 16:59
Manu Muniategiandikoetxea

Adina: + 5 urte

Museoko hilarrietatik abiatuta sormena garatzeko eta sormen prozesua lantzeko tailerra gidatuko du Manu Muniategiandikoetxea artistak.

Gure bildumako objektu baten irakurketa berri bat egingo dugu, gure arreta emaitzan ez ezik, sorkuntza prozesuan ere jarriz. Hilarria, produktu kultural gisa ulertuko dugu, museo batean erakusten denean esanahi berriak hartzen dituena. Formari eta dekorazio-elementuei erreparatuko diegu, proposamen plastiko pertsonal bat egiteko.

Tailerrak bi parte izango ditu. Lehenengoan parte hartzaileak museoan zehar ibiliko dira, hilarri bilduma eta Manu Muniategiandikoetxearen lana ikusten. Artistak bere lan egiteko modua azalduko die: informazioa biltzeko era landuko dute forma, apaingarri eta izan ditzakeen esanahiei erreparatuz, eta ondoren prozesuaren emaitza plastikoa ikusiko dute.

Bigarren zatian, parte hartzaileek bere sorkuntza prozesu propioa egingo dute, artistak aurrez erakutsitako pausoak jarraituz. Emaitza, bakoitzak etxera eramango duen kamisetan islatuko da.

Familiei zuzenduriko tailer hau norberaren sormena ezagutzea eta garatzea izango du helburu era ludiko eta esperimentalean, museoaren bildumatik abiatuta. Ikusi hemen artista tailer gehiago.

Museoko bazkideentzako salneurria: 4,5 € familiako

Zikin daitekeen arropa erosoa ekartzea gomendatzen da.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi