Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Jazarritako literaturei buruzko hitzaldi zikloa maiatzean
Donostia Kulturaren laguntzarekin, Ateneo Guipuzcoanok Literatura jazarriak izeneko hitzaldi zikloa antolatu du maiatzeko astearteetan, hilaren 9tik aurrera. Lehenenego hiru saioak Liburutegi Nagusian (San Jeronimo) izango dira, eta laugarrena Ernest Lluch Kultur Etxean (hilaren 30ean). Ekitaldi guztiak gaztelaniaz izango dira eta arratsaldeko 19:00etan hasiko dira.
-
Poltsiko Antzerki Jaialdia maiatzaren 4tik 21era
Kultur etxe sareak Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren edizio berri bat aurkezten du, hogeita hamabigarrena, 2023ko maiatzaren 4tik 21era bitartean garatuko dena.Emanaldiak ostegunetik igandera izango dira auzoetako hainbat taberna eta ezohiko espazioetan.
-
Liburuaren Nazioarteko Egunean azoka eta jarduerak Gipuzkoa plazan
Apirilaren 23an, igandea aurten, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Donostia Kulturak Liburu denden elkartearekin batera, azoka antolatuko du Gipuzkoa plazan, goizeko 9:15etatik iluntzeko 20:00etara. Haur zein helduentzako ekitaldi ugari izango dira aurtengoan ere.
-
2023ko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturako guneetan
Hona hemen Donostia Kulturaren guneetako ordutegia apirilaren 3tik 16ra bitartean. 2022-2023 ikasturtean zehar ohiko den ordutegiarekin hainbat aldaketa dago.
-
"Emakume zientzialarien argitan" solasaldi-zikloa udaberrian
Elhuyarrek eta Donostia Kulturak antolatutako solasaldi-zikloaren hiru saio gehiago egingo dira: martxoaren 14an, apirilaren 18an eta maiatzaren 16an. Saioak euskaraz izango dira, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.