Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Argiartean itzuliko da urriaren 7,8 eta 9an
Light-art instalazioak, proiekzio monumentalak eta zuzeneko emanaldiak izango dira Oroimenaren Lorategian eta Iesuren elizan. Loiola Erriberako erakustaldia experimentala gauez izango da eta ostiraletik igandera, 20:00etatik aurrera.
-
Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloa udazkenean
Elhuyarrek eta Donostia Kulturak antolatutako solasaldi-zikloaren hiru saio gehiago egingo dira, bata urriaren 4an, eta beste biak azaroan, 8an eta 29an. Saioak euskaraz izango dira, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.
-
2022ko udazkeneko literatur solasaldien programa hastera doa
Irailean 12an abiatuko dira Donostia Kulturako liburutegi eta kultur etxeetan helduentzako antolatzen diren literatur solasaldiak. Hilero hainbat doako saio egiten da Liburutegi Nagusian eta Aiete, Egia, Ernest Lluch (Amara), Intxaurrondo, Lugaritz (Antigua), Okendo (Gros) eta Tomasene (Altza) kultur etxeetako liburutegietan. Xedea irakurketa proposamenak egin eta ondoren partekatzea da. Liburu horiek maileguan eska daitezke Donostiako liburutegietan, eta zenbait kasutan liburuak eLiburutegia plataformatik deskargatzeko aukera egon daiteke.
-
HI!, Hiriko idazleak, Amarako liburutegian
Ernest Lluch Kultur Etxeko liburutegiak, Amaran, irailaren 8an berrabiaraziko du HI! Hiriko Idazleak programa. Lan ildo honi esker autoeditatutako edo tirada txikietan inprimatutako lanak dituzten egile donostiarrek edo Donostian bizi direnek, beren lanak liburutegiko Topagunean aurkezteko aukera dute.
-
2022-2023 ikasturteko ordutegia Donostia Kulturako guneetan
Irailaren 1ean ekingo diogu ikasturte berriari gure zentroetan. Gogoratu aurten irailaren 6a eta 9a jaiegunak direla, eta horren ondorioz iraileko lehen egunetan ordutegi bereziak izango ditugula hainbat gunetan.
Kontrakoa esaten ez den bitartean, 2022-2023 ikasturteko ordutegia irailaren 7an sartuko da indarrean. Era berean, aintzat hartu eskoletako opor garaian (gabonetan eta Aste Santuan) ordutegiak beste batzuk izan daitezkeela.